Partzuergo osoa CEITen instalazioetan biltzen da proiektuari jarraipena emateko

Jun 9, 2023 | Jarduerak

Joan den ostegunean, ekainaren 8an, H2MATeko zortzi bazkideak CEITen instalazioetan bildu ziren ELKARTEK proiektuari jarraipena emateko.

Goizean zehar, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk koordinatzaile gisa eta gainerako bazkide teknologikoek, AZTERLANk, CEITek, SIDENOR I+Dk, TECNALIAk, TUBACEX INNOVACIÓNek eta UPV/EHUk partzuergoarekin partekatu zituzten hidrogeno ugari duten ingurunetarako altzairu konbentzionalen alternatiba gisa hautatutako aleazioak hibridatu eta ezaugarritu ondoren lortutako aurrerapenak eta lehen emaitzak.

Bestalde, EUSKADIKO ENERGIA KLUSTERRAK proiektuaren komunikazioan eta hedapenean egindako azken jarduerak aurkeztu zituen.

Azkenik, bisitariek anfitrioiak proiektuan egin beharreko saiakuntzak egiteko dituen laborategi eta ekipoak bisitatzeko aukera izan zuten.