H2MAT proiektua Japan-Basque Country Hydrogen Energy Trade Mission-en aurkeztu da

Jul 14, 2023 | Jarduerak

Atzo Energiaren Klusterra Japan – Basque Country Hydrogen Energy Trade Mission-en izan zen Euskalduna Jauregian, Basque Trade & Investment/Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Japoniak Espainian duen enbaxadak antolatuta.

Ekitaldiaren helburua euskal enpresei hidrogenoaren energiaren merkatuaren baitako negozio-aukerak ezagutaraztea izan da Japonian. Bertan, Marcos Suárez Garcíak Elkarteken H2MAT proiektua aurkeztu du, Elkarteken H2Basque eta EkarriH2 proiektuekin eta Hazitek-en Avogadro proiektuarekin batera.