H2MAT proiektua Euskadiko Energia Klusterraren Hidrogenoaren Foro Sektorialean aurkeztu da

Oct 31, 2022 | Jarduerak

Joan den urriaren 27an, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Gorka Platak H2MAT proiektua aurkeztu zuen Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako Hidrogenoaren Foro Sektorialean.

EKEren Hidrogenoaren Foro Sektoriala (2022/10/27)

Urriaren 27an, osteguna, EKEren Hidrogenoaren Foro Sektoriala bildu zen Euskalduna Jauregian. MONDRAGON UNIBERTSITATEko Gorka Platak hidrogenoaren balio-kateko Euskadiko enpresei eman zien ezagutzera H2MAT ELKARTEK proiektua. Aurkezpenean, proiektuaren garrantziaren zergatia azaldu zuen, baita lortu nahi diren helburuak eta emaitzak ere. Azkenik, proiektuaren Aholku Batzordean parte hartzeko gonbita luzatu zien bertaratutako enpresei.