H2MATek saria lortu du Munduko Galdaketa Kongresuan TECNALIAko Patricia Caballerori esker

Oct 25, 2022 | Jarduerak

Busanen (Hego Korea) antolatutako World Foundry Congress biltzarraren 74. edizioan, Patricia Caballerok artikulu tekniko onenaren saria jaso du, H2MAT proiektua ardatz

Munduko Galdaketa Biltzarraren (World Foundry Congress, WPC) 74. edizioa Hego Koreko Busan hirian egin da 2020ko urriaren 18tik 22ra bitartean, eta mundu osoko 1.300 ordezkari, ikertzaile eta teknikari bildu ditu “Cast the Future” delako gaiaren inguruan. Biltzarra eta atxikitako azoka bi urtez behin antolatzen dira 1927az geroztik, mundu osoko 32tik gora herrialdetan ezaguera teknikoen truke globala eta nazioarteko lankidetza aktiboa sustatzeko asmoz. Edizio honetan 200 txosten baino gehiago aurkeztu dira, eta horietako bi Tecnaliari dagozkio. Patricia Caballerok hizlari gonbidatutzat eta WFCko International Committee Boardeko kidetzat parte hartu du, eta Iban Vicariok ahozko aurkezpen baten hizlaritzat eta Casting jardunaldiko mahaiburutzat.

Patricia Caballero doktoreak jaso du artikulu tekniko onenarentzako Vita Activa Industry saria, ikerketen eta azterketa-kasuen laguntzaz galdaketa garatzen lagundu duen parte-hartzaileari esker oneko aitorpena egitea helburu duena. Nabarmentzekoa da, 74 ediziotan hauxe dela saria emakume batek jaso duen bigarren aldia. Saritutako artikuluak “The Bioecological recycling of foundry sand for use as ecological substrate” du izenburu. Aurkezpenaren zati bat H2MAT proiektuari lotuta zegoen.