Euskadiko Energia Klusterrak H2MAT ekimena aurkeztu du H2 Expo & Conference-ko Speakers’ Corner gunean

Oct 4, 2022 | Jarduerak

Euskadiko Energia Klusterreko Jone Irigoyenek aurkeztu zuen irailaren 29an H2MAT proiektua, Wind Energy Hamburg 2022 azokaren programa ofizialaren barruan.

H2MAT, H2EXPO&CONFERENCE DELAKOAN

Irailaren 29an, ostegunez, Jone Irigoyen EKEko hidrogenoaren arloko proiektuen ingeniariak beren-beregi nabarmendu zuen hitzaldian Euskadik hidrogenoaren sektorean duen indar teknologiko ea industriala, eta honexen isla da gaitasun zientifiko-teknologikoen inguruan antolatutako balio-kate osoa, prestakuntza, I+G+b eta industriaren garapena sustatu eta Euskadi etengabeko hazkundean murgilduta dagoen I+G merkatu honetarako teknologiaren esportatzailetzat posizionatzea helburu duena.

Hidrogenoaren arloko Euskadiko ekimenei buruzko hitzaldi honetan, MONDRAGON UNIBERTSITATEA buru duen H2MAT proiektua aurkeztu zen. Jonek azaldu zuenez, H2MAT ekimenak entropia altuko aleazioen inerfaserako geruza anitzeko altzairuzko egituren diseinua, fabrikazioa eta ebaluazioa ditu ardatz, egun hidrogenoa garraiatzeko erabiltzen diren altzairu herdoilgaitzezko soluzio mugatuen ordezko alternatiba gisa.