H2MAT partzuergoa MONDRAGON UNIBERTSITATEAren instalazioetan bildu da proiektuari jarraipena emateko

Feb 15, 2023 | Jarduerak

Otsailaren 9an, H2MAT partzuergoa bildu zen berriro ere, egindako jarduerak eguneratu eta ELKARTEKen barruan eman beharreko hurrengo urratsak zehazteko

Mondragon Unibertsitateak ateak ireki zizkien otsailaren 9an H2MAT proiektuko bazkideei. Partzuergoaren bilera Arrasateko egoitzan egin zen, eta bertaratutakoak egunean jarri ziren ikerketa-agenteek egindako aurrerapenei buruz. Gainera, bilera funtsezkoa izan zen proiektuaren heldutasun-egoera ezagutu eta orain arteko martxa onarekin jarraitzeko mugarriak zehaztu ahal izateko.

Bilera amaitu ondoren, Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek laborategiak bisitatzera gonbidatu zituzten bertaratutakoak, egun lanean diharduten saiakuntza-bankuak hobeto ezagutzeko aukera izan zezaten.