CEITek H2MAT proiektua ordezkatu zuen FormNext Expo 2022 nazioarteko ekitaldian

Nov 25, 2022 | Jarduerak

CEIT Zentro Teknologikoak H2MAT proiektua aurkeztu zuen FormNext 2022 azokan antolatutako standean.

H2MAT, FORMNEXT EXPO 2022 delakoan

Zentroak Frankfurten (Alemania) antolatutako FormNext 2022 nazioarteko ekitaldian parte hartu zuen. Lau egunez, azaroaren 15etik 18ra bitartean, nazioarteko proiekzioa duten industria-sektoreko 800 enpresa inguruk fabrikazio aurreratuan egindako azken aurrerapenak eman zituzten ezagutzera.

CEITek stand propioa zuen, eta horrexetan aurkeztu zien H2MAT proiektua azokara bertaratutakoei, industria aeroespaziala, ingeniaritza mekanikoa, automobilgintza, medikuntza-teknologia, ingeniaritza elektrikoa eta beste hainbat sektoretako adituak tarteko zirela.